ZER DA AUSARTAK MENDI LASTERKETA?
Ausartak Mendi Lasterketa 2019an jaio zen Urbiko Traitloi Taldeak antolatutako Arrigorriagako Mendi Trail Asteburuaren antolakuntza eten ostean hutsunea betetzeko asmoz.
Ausartak Mendi Lasterketa Arrigorriagako mendi lasterketak berreskuratzeko eta natura ingurunean jarduera fisikoa sustatzeko lasterketa ezberdin eta berezia izateko helburuarekin jaio zen.
Lehen edizioaren arrakastaren ostean, 2020an pandemia izan arren lasterketarekin jarraitzea erabaki zen, formatu birtualean antolatzeko beharra izanik. 2021ean, murrizketa sanitarioek kirol ekitaldiak berriro egitea posible egin zutenean, presentziazko formatura itzuli ginen, non publikoaren erantzuna bikaina izan zen. Aurten 2022an antolatuko dugun IV. edizioan, Mendikosolo Parkeak garrantzi handia izango du Ausartako Mushing Lasterketaren antolakuntzan.
MODALITATEAK
Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketa bi modalitate ezberdinez (mushing eta trail), hiru kronometrajez, lasterketa herrikoiez, haurrentzako lasterketaz eta erakusketaz osatutako mendi lasterketa da.
Herriko plazan hasi eta Artanda eta Upo mendietako hainbat puntu zeharkatzen dituzte lasterketako ibilbideak. Mendi Maratoi Erdiko lasterketako ibilbidea, ibilbide negusiena da, 21 km eta 1100 metroko desnibel positiboarekin. Trail running-ean hasteko lasterketa ezin hobea da Hasiberri Trail. 9,5 kilometroko proba eta 500 metroko desnibel positiboa da.
Eta txakurrekin korrika egiten dutenentzat, 6 km eta 150 metroko desnibel positiboa dituen txakurkrosa dugu, baita 2,5 km eta 30 metro positiboko lasterketa herrikoia ere. Honetaz gain, bikejoring eta scooter bezalako beste mushing modalitate batzuk izango dira erakusketa moduan, horrela mushing jaialdia osatuz, AUSARTAK MUSHING RACE.
IBILBIDEAK
Hauek dira Ausartak Mendi Lasterketako ibilbide ezberdinak. GPS Track-ari esker, zirkuitu guztiak deskargatu daitezke, parte hartzaileek urteko edozein sasoitan entrenatu eta lasterketako ibilbideak bisitatu ahal izateko.
MENDI MARATOI ERDIA
- Urriaren 23an, 10:30ean
- Distantzia: 21km
- Malda: 1100m+
HASIBERRI IBILBIDEA
- Urriaren 23an, 11:00etan
- Distantzia: 9km
- Malda: 500m+
TXAKURKROS
- Urriaren 22an, 10:00etan
- Distantzia: 6km
- Malda: 150m+